Euskal Herritik oihu komun bat dakarkigu!

Euskal Herrian, 2024ko Apirilean

2023ko urriaren bukaeran Gasteizko Zabalgana institutuan Elkartasun Egun bat antolatu genuen.

Aldi berean, Mariturriko eskolako guraso batzuk elkarretaratze batzuk egiten hasi ziren.

Mariturrikoak institutuarekin harremanetan jarri eta auzo mailan dirua Palestinara bidaltzeko ekitaldi bat antolatu genuen, auzoko eskola publiko guztiak elkartuz: Zabalganako eskola, Mariturri, Aldaialde eta Zabalganako institutua.

Auzotik ekimena atera zedin, Gasteizko eskola publiko guztiei gonbita luzatu genien eta Lakuako eskolek ekitaldia antolatu zuten.

Hurrengo urratsa Gasteiz mailan antolatzea izan zen eta Foru enparantzan elkartu ginen maiatzaren 10ean, beste behin diru bilketa bat eginez.

Diru bilketa guztiak Gazako Al Awda ospitalera bidali genituen Paz con Dignidad GKEren bitartez.

Ia aldi berean, apirilean, Bilboko Atxuri eskolatik ekimen bat martxan jarri zuten ere. Gerora, Bilbotik zabaldu zen, 21 eskola eta ikastola elkartuz. Familia hauek elkartu eta manifestu bat idatzi zuten: www.labur.eus/gurehaurrak

Bilbotik konturatu ziren lelo berdina erabili genuela Palestinako haurrei gure babesa emateko: #gurehaurrakerebadira Hau elkarren berri izan gabe eman zen.

Momentu horretan sortu zen #gurehaurrakerebadira eta ordutik elkarlanean dihardugu! Elkarrekin manifestuapublikoki ekainaren 16an Bilboko Bizikidetza plazan aurkeztu genuen. Bertan ere hurrengo ekimenen berri eman genuen: kurtso amaieran eskoletan Palestinaren aldeko argazkiak ateratzea eta egoerak horrela jarraitzen bazuen, kurtso berriarekin batera Gasteiz eta Iruñeako Legebiltzarrean eskakizun zehatzak egingo genituela adierazi genuen.

Kurtso hasierarekin (24-25), egoerak okerrera egin zuenez, gure jarduerarekin jarraitzera ikusi genuen geure burua. Haur eta nerabeen nazioarteko egunean, eskola sarreretan aulki huts eta krespoi beltz bat jartzeko deia egin genuen, hildako haurrak oroitzeko. Berriz ere dozenaka argazki jaso genituen eta solo arrakastatsua izan zen.

Abenduaren 4an Eusko Legebiltzarreko Justizia eta Giza Eskubideen Batzordean izan ginen, Palestinako egoera aurkeztuz eta eskakizun zehatzak eskatuz:

Oraindik ez dugu berdina Iruñean aurkeztu, gure ekimena Donostiara zabaltzea lortu dugun arren, oraindik ez baitugu Nafarroako kiderik.

Azaroaren 30etik urtarrilaren 31ara hurrengo ekimena aurrera eraman genuen. Bertan Euskal Herriko haurrak Palestinar haurrei elkartasuna adieraztera deitu genituen. Askotariko mezuak jaso genituen: marrazkiak, poemak, bertsoak, abestiak… 1.000 elkartasun mezutik gora jaso genituen eta Mundu bat Elkartearen bitartez Palestinara bidean daude, gure kide Mitxel Elortzaren Askatasun Doinua ipuinarekin batera!

Ekimen honen ostean Twitter uztea erabaki genuen. Hurrengo arrazoiengatik:

X sareak Palestinaren kontrako genozidioa babesten du, X sareak palestinarren aldeko edukia zentsuratzen du, Algoritmoak desinformatzen eta isilarazten gaitu, Gorroto-diskurtsoa eta propaganda faxista eta sionista zabaltzen ditu.

Azkenik, martxoaren 24an urgentziako kontzentrazioak egitera deitu genituen Euskal Herriko eskolak, Israelek su-etena apurtu eta 500tik gora palestinar hil ostean… Beste behin, erantzuna izugarria izan da, 100 eskolatik gorak parte hartuz.

Segi dezagun aldarrikatzen lau haizetara: Palestinako haurrak @gurehaurrakerebadira -la

Elkartasun eguna

Zabalgana auzoko ekimena