Palestinako Umeak
Gure Haurrak Ere Badira
Palestinan azken hilabete dramatiko hauetan gertatzen ari denak hunkituta gaitu. Haur eta nerabeen sarraski bortitzaren aurrean bihotza uzkurtuta daukagu eta adostasun adierazpen baten inguruan elkartu gara. Gure begietatik sortzen diren amorruzko malkoak genozidio hau gelditzeko indar bihurtzea nahi dugu. Euskal Herriko gurasook ere, oso modu berezian, ahal dugun guztia eta gehiago egin behar dugu sarraski hau geldiarazteko. Zentzu horretan, Euskal Herriko eskola, ikastola eta ikastetxe guztietako komunitateei egin dugun manifestuarekin bat egiteko eskatu nahi diegu.